ARTEA

Joan Fontcubertaren dokumental bat aurkeztuko da gaur Bilboko Bidebarrietako liburutegian

Ekitaldiaren izena Imágenes conspirativas da, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, El Correo, Círculo Esceptico eta Center for Inquiri-ren laguntzarekin.
Proiektatuko den dokumentalean artistak gertakari paranormalak jorratzen dituzten telebistako hainbat ekoizpen parodiatzen ditu, errealitatearen eta fikzioaren arteko jokoa landuz.
Hau da, hain zuzen ere, Fontcubertaren lanaren oinarria.

Joan Fontcuberta artista, irakasle, idazle, kritiko eta argazki arte sustatzailea da. Alemaniako Fotografisches Akademie GDL-en David Octavious Hill saria lortu zuen 1988an, eta Frantziako Kultura Ministerioaren Chevalier de l'Ordre des Arts et des Lettres 1994an.

Gogoratu, gaur, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian, 19:00etan.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button