ESZENA

Antzerki ikastaroak Artebi Eskolaren eskutik

Bilboko Artebik, Musika eta Arte eszenikoen eskolak, diziplina horrekiko ikastaro batzuk abiaraziko ditu datorren hilean. Interesa izanez gero adi ondoko xehetasunei:
Madrileko Arte Dramatikoko Goi-Eskolako Jose Luis Raymond Aldecosia irakasleak Aktorea Espazioan (El Actor en el Espacio) izeneko ikastaroa emango du uztailaren 9tik 13ra bitartean. Guztira 20 ordu.

Beste aldetik, Bartzelonako Institut del Teatre-ko Pere Planella Reixach irakasleak, Eszena Zuzendaritza eta Interpretazioa ikastaroa emango du uztailaren 2tik 6ra bitartean. Aurrekoan bezala, 20 ordutako izango da.

Landuko diren egileak Beaumarchais, Chejov, Ibsen, Strindberg, Brecht, Tennessee Williams eta Beckett izango dira.

Izen-emateak ekainaren 15era arte egin ahalko dira Artebin; eta bertan ere, informazio osagarria eskura dezakezue.

Show More

Related Articles

Back to top button