MUSIKA

Atom Rhumbak "Gargantuan Melee" bere lan berria aurkeztuko du Bilbon

Atom Rhumba lan berriarekin eta formazio berriarekin dator: Joseba Irazokik gitarra hartu du, eta Iñigo Firehead-ek (Bizardunak), orain, lau sokak astintzen ditu. Diskoan euskaraz abesturiko lehendabiziko doinua ere jaso dute.

Gargantuan Melee diskoari dagokionez, doinuak estutu egin dituzte, soberan zegoena kendu, eta horrela zuzenean jotzen dutena jaso dute. Aldaketarik nabarmena gitarretan egon daiteke. Izan ere, Rober! eta Irazokiren gitarren artean konexio ona gertatu da eta konponketak, alegia, gitarren arteko ñabardurak, klasikoagoak dira.

Hala, grabazioan blues hezea, funk erritmo lizun eta zoliak, Australiako rock zingiratsua, eta saxo hots likitsak entzun daitezke. Rober!-en hitzetan, "gurea rock'n'rolla da, dena dago asmatuta, kantuetan aldaketak sartzen dituzu ezustea lortzeko, baina hori betidanik egin da. Diskoak eta kantuak egitea atsegin dugu, eta egun diskoak ez dira saltzen, baina egoera hori onuragarria ere izan daiteke nahi duzuna egin dezakezulako, eta guk horrela egiten dugu, ez gara honekin aberastuko".

Bihar kantu horiek euren publiko kutunaren aurrean aurkeztuko dituzte. Emanaldia 21:30ean hasiko da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button