ESZENA

Antzerki, dantza, zirku eta musika emanaldiez gozatzeko aukera Bilbon ostiraletik aurrera

Udako Kultur Jantziak egitarauak atondu dituen emanaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, adin guztietako pertsonei zuzenduak. Horrez gain, azpimarratzekoa da parte hartuko duten antzerki taldeen kalitatea, Hortzmuga, Alas de Circo, Malas Compañías eta Trapu Zaharra taldeak, besteak beste.

Programatutako jarduera gehienak ostiral arratsaldetan izango dira, maiatzaren 21etik ekainaren 25era bitartean, Boluetan dagoen Kalamua eta Ogoño arteko plazan eta Karmelo plazan. Euria eginez gero, Boluetan aurreikusten diren jarduerak Mina del Morro ikastetxera eramango dira. Ekainaren 4rako eta 11rako programatu diren abesbatzen bi kontzertuak, Euskaria eta Jartoki abesbatzekin, Karmelo parrokian burutuko dira.

Programa ostiral honetan, hilak 21, abiatuko da Boluetan dagoen Kalamua eta Ogoño arteko plazan, Zirko Iluna lana eskainiko duen Hortzmuga taldearekin. Emanaldi horrek, hiri handi bateko kanpoaldeko neguko arratsalde batera, zirku baten azken emanaldira, eramango gaitu

Egitarau osoa hemen ikus daiteke.

MBNk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button