IKUS-ENTZUN

“Urterik Laburrena” saioa, Tabakaleran

Nazioarteko zine jaialdietan aurkeztutako espainiar film labur onenen errepasoa egingo dute Tabakaleran, igandean, abenduak 25, 19:00etan hasita.

Nazioarteko zinema-jaialdietan aurkeztutako Espainiako film labur onenekin urtea ondo amaitzeko proposamena luzatuko du Tabakalerak igandean.
“Gure programan ez dugu fikzioa eta dokumentala bereizten –izan ere, iruditzen zaigu garrantzitsua zinema eta lengoaia dela betiere–; era berean, film laburrek gune naturala izan beharko lukete gure urteko filmen artean. Eta ahaleginak egiten ditugu, bai ikasturtean zehar egiten ditugun emanaldietan, bai, kasurako, otsailean formatu laburrari eskaintzen diogun berariazko arretan, Labo-Clermont Ferrandetik etortzen diren lanen emanaldiarekin”.

Igandean zazpi lan aukeratu dira pantaila handian ikusteko, “hasi Canneseko Urrezko Palmorritik, eta Vila do Conderen moduko zinema-jaialdi txiki baina prestigio askoko film labur dokumental onenaren sarira arte”.
Tartean honako tituluak ikusteko parada egongo da: Tout le monde aime le bord de la mer (Keina Espiñeira); Nuestra amiga la luna (Velasco Broca); Notes from sometime, later, maybe (Roger Gomez, Dani Resines); Las Vísceras (Elena López Riera), eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button