ESZENA

Antzerki, dantza eta zine mordoa, Zornotzan

Zornotza Aretoko programazio berria aurkeztu dute herri horretan. Ekitaldien hasiera datorren urriaren 6an izango da, Khea Ziater konpainiaren Malmo antzezlanarekin.

Lehenengo saio horren ostean, urriaren 7an, Areatzako musika banda Zornotza Aretoan izango da Mangamore Japoniako kulturaren jaialdiaren X. edizioan parte hartzeko, 20:00etan. Kukai Dantzak Oskara dantza ikuskizuna eroango du urriaren 28an.
Azaroaren 4an, 21:00etan Xake Produkzioaken Mami Lebrun antzezlana ikusteko parada egongo da. Eta azaroaren 10ean, Oleswing musika herrikoiaren proiektu berritzailea ikusgai egongo da. Bertan musika herrikoia, kopla, klasikoa eta folklorea eta gerra arteko sasoiko Gyspsy Jazz frantses sutsua lotzen dira.

Amorebieta-Etxano, Basauri, Zarautz, Mungia, Barakaldo, Berriz, Sopela eta Durango herrien artean antolaturiko Txiki, txiki, txikia nazioarteko antzerki jaialdia ere ikusgai izango da. Horrela, azaroaren 18an, Loo antzezlana ikusi ahal izango da.

Markeliñe antzerki taldearen hurrengo estreinaldia Euria da. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna da eta familiei zuzenduta dago. Azaroaren 25ean, 21:00etan eta azaroaren 26an, 18:00etan, ikusi ahalko da. Taxidermia de un gorrión antzezlanak eta Pintto Pintto obrak osatuko dute programazioa.

Zinearen esparruan, Andres Espinosa Zornotzako mendizale eta abenturazalearen oroimenez urtero egiten den programan Bilbao MendiFilm Festivalen azken edizioan ikusitako film laburrak pantailaratuko dira. Horretaz gain, zine-klubeko zikloari hasiera emango zaio. Urrian honako tituluak izango dira ikusgai: Igo nazazu nire mendira, K2 tocando el cielo, Blackfish eta Fuerza Mayor.

Programazio osoa, Zornotza Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button