LITERATURA

Iruñeko Udalak literatur lehiaketak antolatu ditu egile berriei begira

Iruñeko Udalak egile berriendako 2023ko XXXIII. euskarazko literatur lehiaketarako deia egin du. Sariak poesia eta narrazioan emango dira eta lanak entregatzeko epea urriaren 27an amaituko da. Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea.

Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko, beti ere, gai libre, euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

Poesian aurkeztuko diren lanek gutxienez 200 bertso-lerro izan beharko dituzte, eta Narrazioan gutxienez 15 orri izan beharko dituzte (Arial letra mota, 11 tamainakoa, tarte bikoitzaz).

Egileek beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo argitalpen kolektiboetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin dute berriz parte hartu modalitate horretan.

Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako: lehen saria: 2.500 euro. Bigarren saria: 1.000 euro. Hirugarren saria: 500 euro eta 250 euroko lau aipamen, gehienez ere.

Lehiaketaren araudi osoa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button