ESZENA

Antzerki Amateurraren Jaialdia, Dulantzin

Hil osoan zehar, Dulantzin, Antzerki Amateurraren Jaialdia egingo da. Pandemiak dena aldrebestu zuen, baina jaialdia Dulantzira itzuliko da azaroan bere 15. edizioarekin. 2007an Dulantzin Antzerki Amateurraren Jaialdiaren 1. edizioa jarri zen martxan.

“Jaialdi horrekin kultura talde hauen paper dinamizatzaile eta sortzailea aintzatetsi nahi da, baita tradizioz lurraldeko kultura garapenerako funtsezkoak izan diren kolektibo horiei aktiboki lagundu eta babesa eskaini ere. Hortaz, beren antzezlanak erakusteko eta herriari hurbiltzeko espazio bat eskaini nahi da”.

Hortaz, kulturaz eta antzerkiaz berriro gozatu ahal izango da Dulantzin talde desberdinen bederatzi antzerki proposamenekin, ikusleen gozagarri izango diren obra eta genero ugariz horniturik.

Ostiral honetan abiatuko da jaialdia Ayusteatro taldeak egingo duen Trampa para pájaros lanarekin. Beste ikusgarri askoren artean Karrikan taldeak ere euskarazko proposamena egingo du. Hori datorren asteburuan izango da, hilak 13.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button