BESTELAKOAK

Antropologia, feminismo eta pandemia

Gaur, San Telmo Museoan, Antropologia, feminismo eta pandemia izeneko jardunaldia egingo da arratsalde osoan zehar.

Jardunaldian, Feminismo y pandemia: reflexiones desde las Ciencias Sociales mahai-ingurua burutuko da honako adituekin: Dolors Comas D’Argemir, Universitat Rovira i Virgili; Mari Luz Esteban Galarza, Euskal Herriko Unibertsitatea; Elisa Oteros Rozas, Vic-eko Unibersitatea; eta Carmen Romero Bachiller, Madrileko Universidad Complutense . Mahai-ingurua zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

Geroago, Pioneras/Aitzindariak (Inge Mendioroz, 2020) filmaren proiekzioa antolatu da, eta horren ostean solasaldia zabalduko da.
Inge Mendiorozek zuzendutako dokumentalaren aurrestreinaldia izango da gainera. Dokumental horretako protagonistak Teresa del Valle, Dolores Juliano eta Verena Stolcke antropologoak dira, Espainiako estatuko antropologia feministaren hastapenak eta garapena hizpide izango dutenak.

Saiorako sarrera doan da, baina lekua erreserbatzeko idatzi hona: afeministakongresua@gmail.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.