ARTEA

Juanan Requena argazkilariaren “Estela fidel galduak”

Juanan Requena argazkilari espainiarrak Estela fidel galduak izenburuko erakusketa paratu du CFCBilbao argazkilaritza zentroan. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 24ra arte.

Requenaren obra poesia dela esan ohi da: argazkia, letrak, markoak, argi-kutxak, argazkilariaren begiradarekin uztartuz. Requenaren obran, hain zuzen, argazkigintza eta poesia oso lotuta daude. Horretarako, bere lanetan askotariko materialak erabiltzen ditu.

Materialen nahasketa sortze-prozesuan gertatzen da, argazkilariaren aburuz, helmuga bidea baita. Hala, sortzeko bidean uztartzen ditu materialok.

Argazkilariaren esanetan, “punturen batean, ideiak nahastu nituen eta guztia nahastu nuen, eta musika, poesia edo nobeletan loturak eta korrespondentziak aurkitu nituen, eta hori guztia arnasterakoan, egiten dudan horretan txertatu dira, esanahi-geruzak gehituz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button