ARTEA

Anselmo Guineari buruzko erakusketa paratu dute Bilbon

Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dago Anselmo Guinea (Bilbo, 1855-1906) pintoreari buruzko Modernitatearen Jatorriak Euskal Pinturan izenburuko erakusketa maiatzaren 12ra bitarte.

Guinea funtsezko pintorea izan da mende aldaketako euskal margolaritzak izandako transformazio estetikoen berri izateko. Erakusketan 85 artelan bildu dituzte. Horietatik erdiak ez dira sekula jende aurrean ikusi, eta beste zati handi bat duela 100 urte inguru ez da erakutsi.

Artista birtuosoa zen Guinea eta maisua argiaren tratamenduan. Bilboko Arte Ederren Museoan jarri dituzten marrazki eta akuareletan bikain islatzen da pintore bilbotarraren gaitasun paregabea.

Koadroetan eszena kostunbristak, paisaiak eta erretratuak tartekatzen dira. Horiek bere lehen etapako gaiak izan ziren. Gero, 1881etik 1887ra bitarte Italiara joan zen eta garai hartan bere interesen eremua handitu zuen, hala nola, ekialdeko pintura eta historiarekin loturiko pinturak. Hirugarren etapa batean, inpresionismoan murgildu zen Adolfo Guiard (Bilbo, 1860–1916) pintorearen eraginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button