ESZENA

Nafarroako talde amateurren antzezlanak ikusgai

Iruñean, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldia izeneko programa bihar, urriak 23, jarriko da abian, eta azaroaren 14ra arte, makina bat lan eskainiko dira oholtza gainean, Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Hortaz, Iruñeko antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren  bederatzi emanaldirekin gozatu ahalko dute datozen asteetan.

Diogun bezala bihar, urriak 23, abiatuko da ekimena, Iturramako Civivoxean, 20:00etan hasita.      Teatro En la Chácena taldeak Un cuento izeneko komedia egingo du adin guztietarako. “La verdadera y singular historia de la princesa y el dragón obraren (Alonso de Santos, 1985) egokitzapena da, baina batez ere, tolerantziaren metafora eder bat. Umorezko pieza bat, pertsonaia goxoak eta sentimendu zintzoak, herensuge batek printzesa bahitzen duela kontatzen duten kondaira horietako edozeinetan oinarrituta. Baina, kondaira honetan, bigarren mailako pertsonaiak eta ohiko pertsonaia antagonistak ere ipuinetako heroiak izanen dira: arriskuan dagoen trobatzaileren bat, printzesa egoskor bat, bihotza daukan herensuge bat, ezertaz jabetzen ez den maitagarri bat eta inor baino azkarragoa den tonto bat dira istorio honetako pertsonaietako batzuk, eta guztiak bezala, pentsarazten gaituztenak”.

Datozen ekitaldietan izango diren talde eta ikusgarriak honakoak dituzue: urriak 29, Muñekajos taldearen ¿Quién anda ahí?; azaroak 4, Butaca 78 elkartearen No quedará ninguno; azaroak 5, Speculum Vitaeren, No quiero que existas; azaroak 6, Enarak Teatroren Princesa 2.0; azaroak 7, Luzernas taldearen En el túnel un pájaro; azaroak 11, Primera Fila y Centrado taldearen El don de la risa; azaroak 12, Teatrapo konpainiaren Una lectora desaforada (Una pasión muy real por los libros); eta azaroak 14, Jus la Rotxa antzerki-ikasgelaren El filo de las mariposas.

Faltan botatzen da euskarazko antzezlanen bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button