BESTELAKOAK

Homofobia eta transfobiaren kontra poesia emanaldia

PottorBeroen Mugimenduak datozen asteetarako antolatu dituen ekimenen berri eman digu. Zarautz homofoboa astintzeko asmoz ekimena antolatu dute. Zarautzen arazo bat dago eta herritarrek hori konpondu egin behar dute. Laburbilduz, horixe da Pottorberoen Mugimenduak asteotan zabalduko duen mezua. Homofobia eta transfobia dira arazoaren ardatz nagusiak, eta gaur egungo errealitatea astintzeko asmoz hainbat ekimen antolatu du mugimenduak hilabete honetarako.

Giro gori gara gu-Homofobiarik ez izenburupean poesia emanaldia, liburu aurkezpena, festa eguna eta beste hamaika kontu izango dira.

Pottorberoen Mugimenduaren iritziz, herritar askok ez dute pentsatu ere egiten bere alboko pertsonak praktika gay edo lesbianoak izan ditzakeenik; zuzenean praktika heterosexualak soilik dituela pentsatzeko joera erabat zabaldua dago, aurkakoa frogatzen ez den bitartean.
“Guztiok ikasi behar dugu sexualitatearen giltza gu geu garela. Guk erabakitzen dugu gaur norekin egon, eta bihar zeinekin zer egin edo zer ez egin”.

Hau guztia aldarrikatzeko egitaraua antolatu dute ostiralerako. 20:00etan, aurkezpen-performacea egongo da Musika Plazan. Ondoren muxu-kate kolektiboa egingo da plazatik Gaztetxeraino eta jarraian pikoteo-afaria Putzuzulo gaztetxean. 22:30ean Desira desordenatuak liburuaren aurkezpen poetikoa, kabaret kutsuarekin. Bertan izango dira literatur-munduko kide hauek: Kattalin Miner, Rikardo Arregi, Juanjo Olasagarre, Anjel Erro, Mikel Ayerbe eta Ibon Egaña. Segidan, Pottors ta Klito taldearen emanaldia, eta amaitzeko KortayPega eta Umea MJ musika-jartzaileekin festa gori-goria.

Ekainean zehar ere hainbat ekimen izango da. Adibidez Por el Culo liburuaren aurkezpena, laztanei eta xamurtasunari buruzko hitzaldia, txosna giroko jaialdia…eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button