LITERATURA

“Hitzen Mintegia” euskarazko literatur tailerrak, Iruñean

Iruñeko Kondestablearen jauregian, urriaren 28a, azaroaren 11n eta 25ean, Hitzen Mintegia euskarazko literatur tailerrak antolatu dira.

Ekimenaren xede nagusia egile berriek euskarazko literatura sor dezaten sustatzeko baliabideak eskaintzea da, bai eta idazleek elkar ezagutu eta prozesu eta dinamiken jabe egitea ere. Parte hartu nahi dutenek izena aldez aurretik eman behar dute. Ez da nahitaezkoa hiru saioetarako izena ematea, tailer bakar batean, bitan edo hiruetan parte har daiteke.

Gutira hiru tailer eskainiko dira: urriaren 28an, Literatur testuak lantzeko baliabideak gaiaz arituko da Nerea Loiola. Testuak lantzeko eta hobetzeko baliabideak eskuratzea izango da ikastaroaren helburu nagusia. “Begirada eta gogoa sorkuntzara bideratu ditut, naizenari heldu eta idazle lanetan aritu naiz azken urteetan; afizioz hasieran, ofizioz orain” dio soratzaileak.

Azaroaren 11n, Idazketa irakurketatik abiatuta izenekoa landuko du Patxi Zubizarretak. Lantegiaren asmoa irakurtzearen plazeretik, gogoko testuak hartu, eta nork bere testuak idazteko gogoa bideratzea izango da. Patxi Zubizarreta euskal idazlerik porrokatuenetako bat, makina bat sari irabazi dituena eta testuak lantzeko orduan sekulako sentsibilitatea daukana.

Azkenik, azaroaren 25ean, Poesia eta sormena lantzen izeneko tailerra emango du Aritz Gorrotxategik. Poesiara hurbiltzeko eta hari beldurra galtzeko ikastaroa da hori. Aritz Gorrotxategi gidoigile, zutabegile, irakasle eta itzultzaile lanetan aritzen da, baian agur egun ere poeta handia da. Uda betea (Elkar) lanagatik Espainiako Literatur Kritikaren Saria jaso du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button