IKUS-ENTZUN

Animadeban film laburrak bidaltzeko epea zabalik da

Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldiak, Animadebak, film laburrak bidaltzeko epea zabaldu du, eta maiatzaren 1era arte bidal daitezke. Animadeba irailaren 4tik 7ra arte egingo da aurten

Hamazazpigarren edizioan edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira, eta gehienez hogei minutuko iraupena badute.

Sail Nagusian parte hartzeko aukeratzen diren lanek 500 euroko saria jasoko dute hautatuak izateagatik. Hautatutako film laburren zuzendariek, proiekzio egunetan jaialdira etortzeko konpromisoa hartuko dute. Hautatutako film labur guztiek jaso ahal izango dituzte jaialdiko garaikurrak.

Hautatutako pelikulak jaialdiaren katalogoan eta web ofizialean agertzen diren ordu eta tokietan erakutsiko dira. Euskal Herriko Unibertsitateak, Zinemaldiaren kolaboratzaile izanik, film labur aukeratuen doako emanaldi bat eskainiko du ikasturtean zehar bere egoitzetako batean, Animadeba Off izena duen ekitaldian.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button