
Eskola horretan ikasten ari diren antzezleen William Shakespieren Hamlet obraren moldaketa bat ikusteko parada izango da otsailaren 1ean, 20:00etan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian.
Klasikoen artean gorenetarikoa dugu William Shakespieren Hamlet baina moldaketa honek gainera FETABI 2017ko (Bilboko Antzerki Eskola Jaialdia) Ikuskizun onenari, Moldaketa onenari eta Ikuslegoaren Sariak erdietsi zituen. Izan ere, Bilboko Campos Eliseos Antzokian joan den urtean egin zen Eskola Jaialdien azken edizioa oso arrakastatsua izan zen. Estatu mailako deialdia da eta antzerkigintza bultzatzea du helburu, hain zuzen ere, antzerkigintza garatzen den ikastetxe-guneetatik bertatik.
Kasu honetan David Valdelvira antzerki irakaslea da Bilboko Ánima Eskolan. Berea da Hamlet honen moldaketa eta zuzendaritza erantzukizuna. Bere hitzetan, obra “saiakera oso bisuala izango da, non atmosferak, koreografiak, testuak, irudiak eta protagonisten interpretazio estatu ezberdinak uztartzen diren. Nire helburua, ikusleak obra hau memorian grabatua izatea izan da”.
Lanaren sinopsia hauxe da: Norvegiaren aurkako gerratearen erdian, erregearen heriotzak erreinua hankaz gora utzi du. Hamlet printzeak traizioa baino ez du ikusten ingurunean; mendekua, errua, erredentzioa eta maitasuna tramaren osagaiak izango dira.



