MUSIKA

Angurreta Harrobia kontzertu areto bihurtuko da

Gehi Zazpi taldeak kontzertu berezia eskainiko du ekainaren 4an, 12:00etan, Mañariko Angurreta Harrobia Arte Espazioan. Gehi Zazpi Biolontxelo taldea, Durangoko Musika Eskolako hainbat ikaslek osatzen dute. Talde hau, 2011n, Irati Ortubia irakaslearen zuzendaritzapean sortu zen. Hasiera batean proiektu pedagogiko bezala sortu bazen ere, mota askotako ekitaldietan parte hartu du.

Gehi Zazpiren errepertorioan, estilo guztietako obrek dute lekua, besteak beste, obra klasikoak, pelikuletakoak, boleroak, ragtime, edota Fito&Fitipaldis, Gatibu edo Metallicaren kantak ere.

Angurreta Harrobia Arte Espazioan Tanadori Yamaguchi japoniarraren Denboraren Aztarna eskulturak daude erakusgai. “Arteaz eta naturaz gozatzeko, eta, aldi berean, bisitariaren begirada zabaltzeko balio duten hainbat eskulturaren instalazioa sortu du. Lau piezek denboraren joan-etorriaren lekuko izan nahi dute, eta mugimendu infinituaren sentsazioa sortzen dute, aurpegien argitasuna etengabe aldatzen delako eguzki-argia islatzean, argi-itzalen joko dinamiko sortuz.”

Arte garaikidea lantzeko Angurreta Harrobia Arte Espazioa 2021ean zabaldu zuten Mañarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button