LITERATURA

Literatura eta irakurle gazteak

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneko Eztabaidak Literaturarekin programak Katixa Agirre eta Eider Rodriguez idazleak elkartuko ditu gaur asteartean, 19:30ean. Gaurko gaia, honakoa: euskaraz idatzitako literatura eta irakurle gazteekin dituen harremana.

Hortaz gaurko hitzorduak ekarriko dituen gaien artean gazteek euskal literaturan betetzen duten lekua, horien zaletasunak, blog-ek eta sare sozialek literatur sorkuntzan betetzen duten lekua, edo euskaraz idatzitako literaturaren etorkizuna izango dira.

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) idazle arabarrak Sua falta zaigu eta Habitat kontakizun bildumak idatzita dauzka. Bere lehenengo eleberria argitaratu berri du Elkar argitaletxean, Atertu arte itxaron.

Eider Rodriguez (Errenteria, 1977) kazetaria, editorea, itzultzailea, gidoilaria eta euskara irakaslea da. Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004), Haragia (Susa, 2007) eta Katu jendea (Elkar) argitaratu ditu. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button