IKUS-ENTZUN

Txileko zinemari buruzko zikloa Bilboko Arte Ederren Museoan

Matta txiletar pintorearen atzera begirakoa dela eta, Txileko Enbaxadak, Txileko Gobernuaren Atzerri Arazoetako Ministerioaren laguntzarekin Txileko gaur egungo zine zikloa antolatu du.

Matta (Santiago, Txile, 1911–Tarquinia, Italia, 2002) XX. mendeko arteak eman duen figurarik esanguratsuenetakoa da, talde surrealistako kide nabarmena izan zelako eta eragin izugarria izan zuelako espresionismo abstraktu amerikarraren garapenean.

Artistaren jaiotzaren mendeurrenaren ekitaldien barruan antolatu du Bilboko Arte Eder Museoak Matta 1911-2011 izeneko erakusketa, Valentziako (Herrialde Katalanak) IVAMekin lankidetzan. Erakusketa abuztuaren 21era bitartean dago ikusgai eta 30 obra inguru biltzen ditu.

Txileko gaur egungo zine zikloaren barruan honako filmak proiektatuko dituzte: El húsar de la muerte (1925); B-Happy (2004); Mala leche (2003); El brindis (2007); Radio Corazón, historias del chacotero sentimental (2006-2007); Solos, (2008); Paseo, (2008); El regalo (2008); El cielo, la tierra y la lluvia (2008); Teresa (2009); Navidad (20099, eta Drama (2010).

Zikloaren xehetasun guztiak hemen jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button