ESZENA

“Andre zaharraren manifestua” irakurraldi performancea, Ondarroan

Mari Luz Esteban idazleak eta Metrokoadroka kolektiboak Andre zaharraren manifestua irakurraldi performancea egingo dute  gaur, otsailaren 25ean, 19:00etan, Ondarroako Kofrafia zaharrean.

Mari Luz Estebanek honakoa dio Andre zaharraren manifestua liburuan: “Ez diot uko egiten zaharra naizela aitortzeari ZA-HA-RRA. Hitz hori letreiatzen dut astiro. Haren loditasuna dastatzen dut, haren sonoritatea. Hemen naiz. Begira nazazu”.

Oholtza gainean, bost emakume, bost gorputz, bost andre zahar ikusiko dituzue (Mari Luz Esteban, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Jurdana Otxoa) “haien sentimenduak dastatzen, publikoaren begiradaren aurrean agertzen. Bost dira… edo hamaika”.

Andre zaharraren manifestua emanaldiak aipaturiko liburuko poemak dakartza oholtzara. Mari Luz Estebanek eta Metrokoadroka kolektiboak elkarrekin egindako emanaldi honetan, “irakurketa momentuak uztartu dituzte poema bisual eta antzeztuekin: biolinaren musika, pintura, antzerkia eta koreografia performatiboak… modu umoretsu zein aldarrikatzailean tartekatuz emanaldi hunkigarria osatu dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button