MUSIKA

Andoaingo Rock Jaialdia, aurten bai

Andoaingo Rock Jaialdia XIII. edizioa programatu da datorren ekainaren 19rako. Kartel potentea osatu da Belako, Inoren Ero Ni, Audience, Rüdiger eta Ángel Kaplan taldeekin.

Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, aurten Andoaingo Rock Jaialdia burutuko dute bi eszenatokitan banatuta, Ondarreta ikastetxeko patioan eta Bastero Kulturgunean, eta bi agertokia horietan,  ekainaren 19ko egunean zehar kontzertuak txandakatuko dira.

Audience gernikarrek emango diote hasiera jaialdiari 12:30ean, Ondarreta ikastetxeko patioan. Tolesdurak izeneko lana haizatuko dute. Eta geroago, 15:30ean, agertoki berean, Rüdiger artista (Felix Buff) arituko da. Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta beste hainbat bandetan bateria-jole ibili da. Orain, lan pertsonaletan murgildu da Rüdiger deritzon proiektuarekin. Before it’s vanished estreinako diskoa aurkeztuko du. Adituen hitzetan, “Posta-txartel panoramiko baten aurrean gara, adingabeko melodiak, britpopa, Laurel Canyoneko psikodelismo eztia eta 90 urteetako oinarrizko indie rockaren kolaketa bat. Aurkezpen bira honetan, urteetan bidelagun duen Joseba Irazoki izango du alboan”.
Gero Basteron, 17:45ean, Angel Kaplan eta bere bandaren emanaldia antolatu da. 19:00etan, Inoren Ero Ni (Ondarretako patioa) talde beterano eta beti interesgarriak hartuko du oholtza. Il cercatore di perle azken lana aurkeztuko du.
Iluntzean, Belako taldeak hartuko du Bastero Kulturguneko agertokia jaialdiari amaiera emateko. Iaz plazaratutako Plastic Drama lana aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button