BESTELAKOAK

Gaur liburu-dendatako festa izango da

Gaur, hilak 30, Euskadiko Liburu-dendatako Elkarteen Federazioak Euskadiko lurraldeetan Liburu-dendetan Festa ospatuko du. Jai honen helburua sinplea da: gure lurraldeko liburu-dendak ezagutzera ematea.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Liburu-dendetan Festa honetarako hainbat kultur ekintza antolatu dira, eta guztiak nola ez, literatura eta liburuaren inguruan. Hala,  zenbait idazle beraien idazlanak izenpetzen izango dira, liburu-saltzailearena egiten edo bestelako kultur ekintzetan parte hartzen.

Gaur, Euskal Herriko hainbat liburu-dendetan Jon Arretxe, Patxi Zubizarreta, Seve Calleja, José Javier Abasolo, Carmen Torres Ripa, Jasone Osoro, Pako Aristi, Joseba Peña, Danele Sarriugarte, Javier Mina, Gonzalo Garrido, Asier Larretxea edota Manuel Muner ikusi ahalko dituzue.

Hauez gain, ipuin-kontalari, tailerrak, liburu aurkezpenak, musika emanaldiak (Gontzal Mendibil edo Las Marines Dj’s) ere egongo dira.
Euskal Erkidegoko liburu-saltzaileek beraien liburu-dendatan iragarriko dute Liburu-dendatan Festa egun honetan egin beharreko ekintzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button