Hasteko, Hermanos de Baile izeneko ikuskizun bizia, bertan erritmo eta estilo desberdinak erakutsiko dizkigute dantzari gazteek. Hiribide, plaza edo parke berde batean, edozein tokitan sor daiteke erritmoz eta pasioz beteriko erronkaren bat. Flamenkoa, Break dance-a, Tap Claque, guztiak guztien aurka, ikuskizun ausart eta abiaduraz beterikoan.
Herriko taldeak ere ez dituzte ahaztu eta Urki eta Azelain dantza taldeek ere parte hartuko dute, azken hauek musika eskolako ikasleen laguntza izango dute, musika beti izaten baita dantzaren
laguntzaile. Hogei urte baino gehiago darama Urki dantza taldeak euskal dantzak ikertu eta oholtza gainean aurkezten. Euskal Herriko probintzi desberdinetako tradizioan oinarritutako dantzak eta musikak ikusi eta entzun ahal izango dira, adin desberdinetako dantzariek parte hartuko dutelarik.
Eta dagoeneko Andoainen ezaguna den Dantzaz konpainia ere Basteron arituko da 1.01 lana aurkezten. Ikuskizun honetarako Dantzaz konpainiak hiru artista berri gonbidatu
ditu elkarlan sendoan aritzeko: Christophe Garcia franko-quebecdarraren umorea eta xalotasuna, Hilde Köch donostiarraren sortze-lan mudiala eta Eric Gauthier kanadarraren sormen-energia uztartuz.
Bastero Kulturguneak bidalita