LITERATURA

Harriya eta autobiografia “Erlea” aldizkariaren gaiak

Lasten batean egingo da Erlea-6 aldizkariaren aurkezpena. Datorren ale honetako gaiak Harriya eta Autobiografia izan dira.

Aurkibideari erreparatuz gero, gai hauen inguruan idatzi duten idazle askoren izenak agertzen dira: Bernardo Atxaga, Elizabete Manterola, Miel A. Elustondo, Asun Garikano, Iñaki Irazu, Eider Rodriguez, Uxue Apaolaza, Joxemari Iturralde, Maialen Lujanbio, Arantxa Urretabizkaia, Miren Azkarate, Lander garro eta abar.

Aldizkariak dakartzan argazkiak Gorka Salmeronenak dira eta barruko ilustrazio ederrak Jon Zabaletak egin ditu.

Autobiografia, gure bizitza zatiek osaturiko oroimenezko instanteak, eta Harriya,… “Harri handia zure aurrean…. Eta hura jasotzen duzunean, hustu egiten da barrua. Sentipena zaila da esplikatzen”, dio Iñaki Gorostidi handiak elkarrizketa batean.

Horrelakoak eta gehiago, argia ikusi berri duen Erlearen seigarren alean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button