Tolosak Tolosandblues Blues Jaialdiaren 14.edizioa antolatu du ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartean. Ohi den bezala musika estilo horretako ordezkaririk interesgarrienetako batzuek bisitatuko dute herria.
Aurten, bederatzi kontzertu antolatu dituzte; lehena atzo izan zen Serious Business taldearen eskutik. Gaurko programazioak bi kontzertu bilduko ditu: herriko Ilargi Tabernan, Tófol Martinez izango da 19:30ean, eta Euskal Herria plazan, Annika Chambers, 22:30etik aurrera.
Biharko saioa hirukoitza izango da: Karelan, Tófol Martinez arituko da berriz, 13:00etan; Saikin tabernan, Edu Big Hands izango da 19:00etan, eta Plaza Berrian Q & The Moonstones eta Laurence Jones izango dira, 22:30etik aurrera.
Azkenik, uztailaren 1ean, Solana tabernan, Edu Big hands izango da 13:00etan, eta Txurrerian, 20:00etan, Q & The Moonstones taldea.