MUSIKA

Anari eta Belakoren biraren azken kontzertua

Anari kantautoreak eta Belako taldeak elkarrekin egin duten bira txikiaren azken kontzertua igandean, hilak 5, izango da, Gasteizko Jimmy Jazzen.

Bost kontzertuetako bira horrekin Euskal Herria kurritu dute, eta hala, abenduaren 5ean, Iruñeko Zentral aretoan bildu ziren lehen kontzertuan. Gero, abenduaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian izan ziren. Hil berean, 27an, Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean aritu ziren. Hil honetan, etzi, urtarrilak 4, Gernikako Astran izango dira, eta diogun moduan, urtarrilean 5ean, Gasteizera joango dira.

Kontzertuetan Anari Giza zarata lana zabaltzen ari da bere ohiko bandarekin batera. Bere zazpigarren lana da, eta horren aurretik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, edo Epilogo bat entzutetsuak iragan dira.
Duela urte bi argitaratu zuen bere lehen liburua: Gari eta goroldiozko (Susa, 2022)

Beste aldetik, Mungiako Belakok 10 urte bete ditu oholtza gainean. Euskal Herrian askotan ibilia bada ere, munduan zehar ere izan da eta hainbat herrialdetan jo du: AEBn, Mexikon, Errusian, Japonen, Korean, Alemanian, Filipinetan, Finlandian, Danimarkan, Polonian, Frantzian, Holandan, Italian, Portugalen, Erresuna Batuan…
Orain, bosgarren diskoa aurkeztuko du: Sigo regando.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button