MUSIKA

Euskal Herriko Gazte Orkestraren “Neguko Topaketa”

Aste honetan, abenduaren 30etik urtarrilaren 4ra bitartean, Euskal Herriko Gazte Orkestrak bere Neguko Topaketa egingo du Euskal Herrian zehar.

Gaur berton, hilak 30, Tolosako Leidor Antzokian izango da orkestra. Kontzertuari hasiera Benjamin Britten konpositore britaniarrak sortutako Gazteentzako orkestra gida lanak emango dio. Henry Purcell konposatzaile barrokoaren lan batean oinarrituta, obra didaktiko interesgarrienetako bat da. Kepa Errasti aktoreak ahotsa ipiniko dio orkestra sinfonikoak musikaren bidez egingo duen narrazioari.
Eta honen ondoren, EGOk Ludwig van Beethovenen 7. sinfonia interpretatuko du. Sorkuntza hau liluragarria da, bai bere klasizismo zurrunagatik bai duen energiagatik. Richard Wagner berak ere dantzaren apoteosia bezala definitu zuen, “egitura erritmikoaren presentzia nabariagatik”.

Horren ostean, urtarrilaren 2an, 19:30ean hasita, Donostiako Teatro Victoria Eugenian izango da orkestra. Hurrengo egunean, Gasteizeko Jesús Guridi Kontserbatorioan joko du, eta azkenik, 4an, Bilboko Euskalduna Jauregiraino joango da Euskal Herriko Gazte Orkestra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button