ESZENA

Bilbaoeszenak bere bi ikastaroren matrikulazio epea zabaldu du

Bilbaoeszenak, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Arte Eszenikoetako Teknikarien Elkarte Profesionalarekin elkarlanean antolatutako bi ikastarotarako matrikulazio epea ireki dute. Ikastaroak soinu ekipoei eta arte eszenikoen arloko lan- eta fiskal-araudiari buruzkoak izango dira. Prestakuntza espezializatu hori martxoan eskainiko da, Bilbaoeszenaren egoitzan.

Arte eszenikoen arloko lan- eta fiskal-araudiaren hurbilketa ikastaroa martxoaren 4an, 11n, 18an eta 25ean burutuko da, 17:00etatik 19:30era, eta bere helburua arte eszenikoetako profesionalek lan- eta fiskal-alorrean dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko oinarrizko ikuspegia ematea da. Victor J. Rojo Ojedak emango duen ikastaroaren barruan sartzen dira, besteak beste, Gizarte Segurantza, fiskalitatea (EJZ, PFEZ…) eta lan zuzenbideari buruzko nozioak. Izena emateko epea otsailaren 26an amaituko da, eta matrikulak 75 euroko prezioa du.

Soinu ekipoak: zerbitzua, erabilera eta mantenimendua ikastaroari dagokionez, 40 ordu izango ditu (9:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era), eta, aurrekoa bezala, Bilbaoeszenan eskainiko da, martxoaren 22tik 26ra bitartean. Ikastaroa egiteko interesa dutenek martxoaren 15era arte egin ahal izango dute matrikula. Matrikulak 300 euroko prezioa du. Ikastaro teoriko-praktiko honen helburua audioaren munduan hastea da, soinu-ekipoen erabilera, mantenimendua eta egokitzea zuzeneko sonorizazioa egin ahal izateko. Hori dela eta, gehien bat hartzaileak hasi berriak diren soinu teknikariak, sonorizazioaren arlokoak ez diren arte eszenikoen teknikariak eta ikus-entzunezkoekin edo arte eszenikoekin erlazionatutako ikasketak egiten ari diren ikasleak izango dira.

Ikastaroa Julian C. Gonzalez Medelek emango du eta, beste gai batzuen artean, akustikaren hastapenak, seinalearen tratamenduaren kontrola eta zuzentarauak eta soinu ekipoen muntaia eta egokitzea landuko dira.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button