IKUS-ENTZUN

“Le quattro volte” filma proiektatuko du FASek

Duela bi urte Canneseko Label Cinema hamabostaldian Europa Saria jaso zuen Le quattro volte (Michelangelo Frammartino, Italia/Alemania/Suiza, 2010) izeneko filma proiektatuko du gaur Bilboko FAS zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean.

FASen webgunean irakurri ahal izan dugunez, “(Le quattro volte) bizitzaren eta naturaren zikloen eta denboratik at dagoen leku bateko tradizio ahantzien ikuspegi poetikoa da. Elkarren artean modu misteriotsuan lotuta dauden lau bizitzaren sekretua ezagutzeko, ikuslea mundu ezezagun eta magiko batera eramango duen filma”.

Michelangelo Frammartino (Milan, 1968) zinegileak hamaika bat film labur zuzendu ditu 1995. urteaz geroztik. Horretaz gain, bideo-instalazioen esparruan ere aritu da eta bere estreinako film luzea, Il dono, 2003. urtean estreinatu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button