MUSIKA

Jabier Muguruzak kontzertua eskainiko du Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako Literatura eta musika euskaraz zikloaren barruan, etzi, urtarrilak 21, Jabier Muguruzak Beste hogei bere azken lanaren zuzeneko emanaldi pertsonala eta intimista eskainiko du. Bera ondoan, pianoan, Mikel Azpiroz izango da.

Biak Arriaga Antzokiaren foyerrean egongo dira, etzi, urtarrilaren 21ean, 20:00etatik aurrera. Kontzertuan, Muguruzaren Beste hogei azken diskoa  aurkeztuko da. Lan berri honetan, euskal kantautoreak bere karreraren nondik norakoak eta ibilbidearen gaineko hausnarketa egin du. Muguruzak ez du abesti zaharrak jasotzen, eta hamar abesti berri dituen diskoa da publikatu duena.

Mikel Azpirozek pianoan lagunduta agertuko da Muguruza. Lehena Elkano Browning Cream taldearen buru da, eta gainera artista askorekin aritzen da. Kasu honetan, Jabier Muguruzarekin emanaldietan zein grabazio askotan egon da. Beste hogei azken disko honen grabazioan ere parte hartu zuen. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button