MUSIKA

Amorante kantaria Bilboko “Punto Zero” zikloan

Punto Zero zikloak maiatzaren 27ra arte makina bat artista bilduko ditu. Zikloan, “asmo osoz eszena puristatik aldenduta, musika elektronikoa, trap, noise, tropikalismoa edo musika tradizionalen berrikuspena entzun ahal izango dira”. Ziklo honen bidez BBK Salak Bilboko ostegunetako gizarte-jarduera bizitu gura du. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira.

Bihar, hilak 12, oso proposamen musikal interesgarri programatu da. Alde batetik, Amorante artista eibartarra izango da, eta bestetik, Ghau, Gartxot Unsainen proiektu pertsonala. Amorante, zeinaz esaten duten “dena beltz bihurtu arte putz egin diezaiokeela tronpetari, osabaren espirituari dei egin diezaiokeela autotunez abestuz, edo denboran ahaztutako abestiak tinda ditzakeela elektronikaz”. Musika hori iraganeko oihartzunekin dator, baina abangoardiako aireak ditu haren buruan, eztarrian eta ezpainetan.
Bestetik, Ghau artistren musika-proposamen askea, non pop, funk edo vaporwave-ak Osa+Mujika dantza-konpainiarekin eskuz esku sortutako kode artistiko baten adierazpide gisa balio duen.

Maiatzaren 26an proposamen freskoenetako bi bilduko dira. Vigoko Dani lehen aldiz etorriko da Bilbora, eta Granadako Colectivo da Silva taldea izango du lagun.

Eta hurrengo egunean GOA artista valentziarrak itxiko du zikloa, Ultramaldad disko berriaren aurkezpenarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button