BERTSOTAN

Hogeita hamazortzi bertsolariak

Badakizkigu, honezkero, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten 38 bertsolarien izenak. Esan behar da, batetik puntuazioaren arabera sailkatutako bik (Peru Madalenak eta Aitzol De Castrok) uko egin diotela parte hartzeari, eta bestetik inoiz finalista izandako Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Ibon Ajuria batu direla zerrendara.

Beraz goiko horiei eskualdeetako txapeldunak gehituko zaizkie: Aitor Arrutia (Enkarterriko txapelduna), Oihana Bartra (Hego Uribeko txapelduna), Gorka Lazkano (Durangaldeko txapelduna), Iñaki Iturriotz (Arratiako txapelduna), Gorka Ostolaza (Lea-Artibaiko txapelduna), Arrate Illaro (Uribe Kostako txapelduna), Peru Vidal (Uribe Butroeko txapelduna) eta Julen Erezuma (Busturialdeko txapelduna).

Puntuazioaren arabera honakoek hartuko dute parte txapelketa: Joseba Artza, Imanol Uria, Xabat Galletebeitia, Ander Elortegi, Garikoitz Sarriugarte, Eñaut Uruburu, Josu Landeta, Xabier Enbeita, Itxaso Paia, Jone Larrinaga, Nerea Ibarzabal, Iker Belaustegi, Malen Amenabar, Txaber Ormazabal, Unai Ormaetxea, Ekaitz Larrazabal, Ander Salaberria eta Inazio Vidal.

Eta azkenik, 2010ko finalistak izan zirenak: Arkaitz Estiballes, Peio Ormazabal, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Jone Uria, Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea eta Eneko Abasolo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button