ESZENA

Txotxongilo bertsolariak ere badira

Bihar, irailak 30, 17:30ean, eta Markina-Xemeingo Arretxinagako San Migel jaietan, Toni La Sal taldeak Txotxongilo Bertsolariak izeneko pieza egingo du.

Obraren laburpena hauxe da: Felipe Zelaieta bertsolari tradizionala aukeratzen dute Euskal Herria Bertsolaritzaren Munduko Txapelketetan ordezkatzeko. John Zelaieta, diasporaren senide oso histrioniko eta Idahotik iritsitakoa, bere “coach” pertsonala izango da Global Bertsolaritzing Camp-ean, oso entrenamendu kanpamentu berezian. Felipek errezitaldi tradizionalak egiten ditu baina Johnek bere ikaslea munduko txapelketarako, globalizatuago, presta dadila nahi du. Txotxongiloetan zehar Felipe Zelaietak bere ametsak aurkitzen ditu. Dena zailtzen da Johnek Felipe pilula batzuez dopatzea erabakitzen duenean eta txotxongiloekin bere ametsak amesgaizto bihurtzen dira.

Oholtza gainean Antton Bastero arituko da, 1980 urteaz geroztik, Euskal Herriko titiritero profesionala. Gehienetan txikienei zuzendutako euskarazko txotxongilo ikuskizunekin lan egiten du, baina gazte, heldu eta adineko jendearen aurrean ere bai. 1980an Antzezkizuna Ginol Taldea sortu zuen. Eta 2006an Toni La Sal pertsonaia sortu zuen txotxongiloekin lotutako ohiko paisaia berritzeko asmoz.
Eta berarekin Felipe Zelaieta bertsolaria izango da. Azken urteotan Gasteizko Iparralde Gizarte Etxean bertso lantegia gidatzen aritu da. Zelaietaren beste zaletasun handi bat musika da.
Eurekin batera, Ane Arostegi musikaria arituko da zuzenean trikitixa jotzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button