LITERATURA

Amets Arzallus “Miñan” liburuaz eta immigrazioaz berbetan (bideoa)

Miñan (Susa, 2019) lana da Amets Arzallusek idatzitako liburuaren izena. Ekainaren 7an, Amets Arzallus EDE Fundazioan izan zen liburu horretaz, kulturartekotasunaz, immigrazioaz eta abarrez mintzatzen. Nerea Landajok irudi bilakatu zituen haren hitzak.

Aipaturiko lan horretan Ibrahima Balde ginearraren bizipenei ematen dio ahotsa. Izan ere, Irungo harrera sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus asiloa eskatzen dutenei tramitazioa egiteko laguntzen zebilela. Elkarrizketa horretan sortutako harremanaren emaitza da beraz Arzallusen eleberria.

Anaia desagertuaren atzetik hartu zuen Ibrahima Baldek Europarako bidea, sorterria, familia eta bere bizitza atzean utzita. Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Hala, bidaia horren kronika da Miñan, Balderen ahotsaz eta Amets Arzallusen hitzez sortutakoa.

Bideo honetan laburturik dituzue Ametsek esandako kontu interesgarri batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button