LITERATURA

Kirmen Uribe, Trapagaranen; Jon Alonso, Larrabetzun

Meatzaldeko Irakurzale Klubak antolatuta, bihar, apirilak 16, Kirmen Uribe idazle ondarrutarra Mussche eleberriaz arituko da Trapagarango Olaso Jauregian, 19:30ean.

Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean hasten da, milaka ume Santurtziko kaitik erbestera atera dituztenean. Haurren artean Karmentxu dago, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte, kontakizunean makina bat gorabehera izango dira.Apirilaren 24an, halaber, Aitor Aranak Sacamantecas nuen aita nobelari buruz egingo du berba Trapagaranen

Bestalde, apirilaren 18an, Larrabetzuko Anguleri Kultur Etxean Literaturaz berbetan ekimenaren beste jardunaldi bat izango da Arrekikili Euskara Elkarteak ondua: Jon Alondo idazleak Zintzoen saldoan eleberria izango du berbagai, 20:00etan.

Honatx Jon Alonsoren lanaren sinopsia: “Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapurra orain, taldetxo batekin euskal jatetxerik onenetan lapurretan ari da. Baina negozioa zeharo okertuko da norbaitek euskal sukaldaritzaren etorkizuna den Kepa Pedrotegi sukaldaria hiltzen duenean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button