BERTSOTAN

Bertsoari zigorraz

Gaur, hilak 15, V. Bertso Erronda hasiko da Bilboko Adaxkan, 19:30ean. Errondaren finala martxoaren azken astean izango da, baina data horretara heldu baino lehen hainbat saio burutu beharko dira.

Diogun bezala, gaur izango da lehen zita Adaxka aretoan. Bertan, Enare Muniategi, Ander Ucelay, Eire Salegi eta Josu Ibarguren bertsolariak bilduko dira.
Datorren asteko asteartean, otsailak 22, Errondabiden, Ander Anakabe, Paule Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka arituko dira.

Martxoaren 1ean, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Jon Elortza, eta Haizea Telleria arituko dira Zirikan. Martxoaren 9an, Bira kulturgunean juntatuko dira Maddi Askaiturrieta, Unai Mendiburu, Mikel Alartxaguena eta Hodei Munduate.
Martxoaren 16, eta La Villan, Janire Arrizabalaga, Kerman Diaz, Aritz Landeta eta Igor Galartza bertsolariak arituko dira norgehiagokan.

Eta azkenik, martxoaren 24an, 7 Katu gaztetxean, final handia izango da. Saio guztiak 19:30ean izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button