ARTEA

Amaia Molinet artistaren “Mugak” erakusketa, BilbaoArten

BilbaoArten bertan ekoiztutako bigarren erakusketa da Amaia Molinet artistaren Mugak izenekoa. Argazkigile nafarrak muga politikoak eta fisikoak, eta euren arteko gatazkak ikertu nahi izan ditu proposamen artistiko horren bidez. Erakusketa ekainaren 24ra bitartean ikusi ahalko da.

Mugaren ideia ardatz hartuta, Mugak hiru proiektu artistikoez osatzen den erakusketa da, beti ere, osagai politiko, kultural eta fisikotik begiraturik.
The Earth may want to be like it was before existing-en bitartez artistak “Mendebaldeko Sahara eta Islandian mugaren tentsioarengatik bereizten diren bi ekintza dokumentatzen ditu. Saharan, jatorri koloniala duen gatazka politiko eta odoltsu batekin. Islandian, kontinente-plaka Atlantikoa eta Amerikarraren arteko banaketa naturalarekin”.

Quercus Robur erakusketako bigarren proposamena da. Bertan “euskal lurralde historikoaren hiru toki ezberdinetatik datozen hiru haritz landatzen ditu –Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Ipar Euskal Herria- hiru probintziak mugatzen dituzten hiru tokietan”.

La Conquista-n lurrak eta gorputzak espazialki kointziditzen dute, eta “lehenaren menderapenak eragindako indarkeriak zauri bat zabaltzen du”.
2012 eta 2016 artean burututako hiru proiektuek “toki ezberdinen memoria eta nortasuna zalantzan jartzen ditu, eta Europan, Saharan edo Islandian kokatutako lurraldeen egoera esploratzen du”.

Amaia Molinet (Lodosa, 1988). Arte garaikidea, Teknologikoa eta Performatiboa Masterra burutu du eta Arte Ederretan lizentziatua da. Errumaniako UADko Cluj-Napocako Erasmus beka edota BilbaoArte fundazioaren beka izan ditu. Bere obra Ertibil, Montehermoso Kultura zentro, Zitadelan (Iruña), Rekalde Areto (Bilbo), San Telmo Museo (Donostia), Fabra i Coats -Centre d´Art Contemporani (Bartzelona) eta beste hainbat tokitan erakutsi da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button