MUSIKA

Ama Say taldeak joko du gaur Gasteizen

Iritsi zaigun oharrean adierazten denez, "Ama Sayk lizentzia berri bat hartu eta bereizi egin nahi izan du, euskara eta ingelesa nahastuz, ausardiaz eta elokuentziaz, metafora eta buru-argitasuna lagun. Klabe horrek inguruko ezusteko eta originaltasunetako bat bihurtu du laukotea: hizkuntzen arteko sintesia, ohikoa ez den hari batek, rock'n'rollak, josia".

Ortuellan (Bizkaia) 90eko hamarkadan sortutako taldea da Ama Say. AEBetako rock talde alternatibo garaikideen soinu distortsioa eta melodiarako sena jorratu zuen, euskara eta ingelesa nahasiz erreferentzia literarioz jositako hitzetan. Bi disko eta zuzenean grabaturiko CD txiki bat argitaratu zituen Esan Ozenki diskoetxearekin, 1995ean desagertu aurretik. Taldekideetako batzuek Zein? sortu zuten geroago, eta 2008an berriz elkartu zen Ama Say, zuzenekoak eskaintzeko.

Iker Arronizek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button