EUSKARA XEDE

Ama Hizkuntza

Bizkaiko Foru Aldundiak euskara, bakarrean nahiz beste hizkuntza batzuekin batera, ama hizkuntza bezala aldarrikatu du.

Bizkaian 120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direla adierazi du Aldundiaren eskutik eginiko azterketak. Ama Hizkuntzaren nazioarteko egunaren bezperan, Euskara Bizkaian dauden hizkuntza guztientzat aterpe eta zubi aldarrikatu du Aldundiak.

Bizkaiko Foru Aldundiak azterketa berezia bideratu helburu batekin: euskara, gaztelania eta ingelesa ez diren Bizkaiko Hizkuntza-aniztasunaren ezagutza izatea. Bilbao diputatuak azpimarratu duenez “Bizkaian ditugun hizkuntza guztiak ditugu aberasgarri, eta nahiko genuke gainera guzti horiek euskara ere etxeko sentitzea, edota zubigile ikustea, euskarara hurbiltzeko gogoa eta ilusioa izatea, eta beraien hizkuntzekin batera euskara bera ere beraientzat hartzea.”
Diputatuak adierazi duenez “Euskaratik eta euskaraz hizkuntza guztien balioa aitortzea da gure helburua ikerketa hau egin eta partekatzean. Euskara eta gazteleraz gain badira hiru hizkuntza 10.000 hiztun baino gehiago dituztenak Bizkaian, eta 1.400 hiztun baino gehiago dituzten beste zazpi hizkuntza. Bizkaian presente dauden herritar guzti horien hizkuntzak ez ditugu ezkutatu gura, hizkuntza horien berri zabaldu gura dogu, eta hizkuntza horiek erabiltzen dituzten herritarrak animatu bakoitzak bereari eusten Ez dugu euskararen etorkizuna gainontzekoak baztertuta edo ukatuta eraiki gura, sendo gura dugu euskara baina guztienganako errespetuan eta guztiengandiko errespetuan, euskararen lurraldeetan, guztion aterpe bezala eta guztion arteko zubiak eraikiz, inorena ezkutatu barik, elkarrenganako errespetuan eraikitako aniztasunean “.

Euskara eta gazteleraz gain lau dira jatorri hizkuntza nagusiak Bizkaian: Galegoa, Arabiera, Tamazight eta Errumaniarra.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.