ESZENA

"Baba zango horiak" lana Saran

Hervé Estebeteguy ikuskizunaren zuzendariaren esanetan, "Txomin Heguy-k euskaratu duen Catherine Zambon-ek idatzitako antzerki eder honek haurtzaroaren munduan murgiltzen gaitu. Gure oroitzapenetako haurra, izan garen haurra, gure jolasetako haurra, atzoko eta gaurko haurra, baita biharko haurra, egun batean ukanen dugun haurra edo iadanik daukaguna. Bizitza ikasteko edo erakusteko, norberak bere izaera deskubritzeko, ez dugu eginmolde zehatzik…"

Ikuskizunaren zuzendariak hala deskribatu sorkuntza prozesua: "Sorkuntzaren zirimolan sartzeko, haurtzaroaren mundua ikuskatzeari lotu gara. Begiak hetsi ditugu hobeki ikusteko begiratzen dugun guzia. Ikusmena galdu dugu eredutik urruntzeko, aberatsago ikusteko, oroitzapenei eta zirrarei nahastua begistatzeko…Gure behatzez hunki eta kurritu ditugu xenderak, mendiak, gure aurpegi eta gorputzen paisaiak…Arrabotsak entzun ditugu, baita isiltasuna…Senditu dugu, jastatu… Urratsez urrats, isiltasunaren mundura heldu gara, Babarena hain zuzen…Mundu honetan, soinurik ez dago baina naturaren koloreak, esku gainetan ur hotzak, kardaberen usainak eta oñoñen gostuak zapore bizkorren hedatzaile dira".

Beste aldetik, bertan ere aurkeztuko da antzezlan honekin Artezblai Argitaletxeak plazaratu duen liburua, Txomin Heguyk euskaratutako testua islatzen duena.

Artez Blaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button