ARTEA

“Low Cost”, erakusketa kolektiboa Donostian

Gaurtik, abenduak 14, eta 2013ko urtarrilaren 15era bitarte, Donostiako Arteztu galerian Low Cost izeneko erakusketa izango da ikusgai. Orotara, dozena bat artistaren lanak paratu dituzte.

Fernado Biderbost; Gorka Larrañaga; Udane Juaristi; Irati Laburu; Xabier Azurmendi; Ana Ester Hernandez; Nagore Igarza; Juan Berraondo; Ana Cabezas; Koro Abasolo; Maria Jose Carrere eta Xabier Sorzabalbere dira Arteztun bere lanak paratu dituzten artistak.

“Arteztuk bere artelanekin erakusketa egin nahi duen artistaren erakustaretoa izan nahi du. Arte erakusketak interesatzen zaizkion pertsonaren zentzumenei esperientzia plastiko eta bisual berriak eskainiko dizkion espazioa. Iritzi desberdinak trukatzeko gunea; bakoitzaren esperientzi praktikoak elkarbanatzeko tokia; gure sormena aberastu eta konpartitzeko elkargunea”.

Arteztuk, gainera, ikastaroak ere egiten ditu Donostia inguruan, pintura ikastaroak, argazkigintza ikastaroak eta sormenarekin loturiko bestelakoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button