BERTSOTAN

“Altxa Kopla Hori!” egitasmoak jarraipena izango du irailean

Arabako Bertsozale Elkarteak Altxa Kopla Hori! egitasmoa abiarazi zuen duela hilabete batzuk. Saioetan kopla eta musikaren bidez bertso saio musikatu ederrak sortu dira, izan ere, “Kopla, bertso erdi bat baino gehiago izanik, bertsotan egiteko neurri herrikoia da. Musikaz lagunduta eta lagun arteko giroan gozatzeko aukera ematen du”.

Uztailean ere, kopla musikatuak oinarri dituen bertso saio sorta galanta entzun zen. Uztailaren 2an izan zen lehen saioa Luiaondon eta bigarren saioa Aramaion.
Bada, irailaren hasieran bertso-kopla musikatuen soinuak garatuko dira hainbat herritan. Kanpezun irailaren 2an izan zen saioa. Legution datorren asteburuan, hilak 10, izango da hurrengo bertso-saio musikatua. Bertan, Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta, Xabier Rico bilduko dira Nahiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabelekin.
Eta Dulantzin izango da ekimenaren azken saioa, irailaren 17an. Han, Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Izar Mendiguren, Peio Ormazabal, Nahiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabel bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button