BESTELAKOAK

Biba! Bilboko Kultur gunearen maiatzeko programazioa

Bilboko Zazpikaletan dagoen Biba! Kultur guneak hil honetako programazioa iragarri du. Ohi duten lez, bertako kideek askotariko egitaraua ondu dute.

Hala, hilaren 7an, umeentzako saioa izango da: Sorgina Txirulinak musika eta ipuinak zabalduko ditu Biba! gunean.

Maiatzaren 10ean, berriz, antzezlana izango da, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenagaren eskutik: Biba voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan, Tartean Teatroa konpainiak eta Loraldia jaialdiak ekoitzitako lana da.

Biharamunean, hilak 11,  “bertsotan-berritsuketan” arituko dira Ane Labaka eta Beatriz Egizabal Erradikalak gara ikuskizunean.

Hilaren 18an,  musika izango da protagonista, Donostiako Oso Fan arituko baita. Giorgio Bassmatti donostiarraren euskarazko egitasmoa da Oso Fan. Bassmattik pop kantuak jotzen ditu, eszenatokian bakarrik aritzen da, eta bere letrak umorez eta ironiaz josita daude. Bere talde kutunen artean Beat Happening edo Pastels daude. Bassmatik, halaber, Melodías concertantes diskoa plazaratu zuen Vidaur musikariarekin batera.

Maiatzaren 20an, Bertso-triki-kalejira izango da, Abanteren eskutik, bere 25. urteurrenean, eta 25ean, azkenik, Faktoria Lilaren dokumentala pantailaratuko dute: El nunca me pegó. Irantzu Varela eta Jule Goikoextea solasean arituko dira emanaldiaren ostean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button