ESZENA

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia etzi hasiko da

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren XXXVIII. edizioa urriaren 9tik azaroaren 29ra bitartean izango da eta bertan 26 lanekin gozatu ahalko da gaur egungo antzerkigintzaz. Urriaren 9an hasiko da programazioa Philippe Genty konpainiaren Ne m’oublie pas/ No me olvides lanaren estatuko estreinaldiarekin.

Atzerriko talde garrantzitsuak eta antzerkiko pertsonaia handiak bilduko dira Gasteizen, izan ere, estatu eta Euskal Herri mailako erabateko estreinaldiak egingo dira.
Hala, nazioarteko 6 proposamen (Frantzia, Uruguai, Belgika eta Holanda); bertako sortzaileen 5 proiektu; 2 lan euskaraz; 2 erabateko estreinaldi, eta 13 estreinaldi guztira programatu dira egun hauetarako.

Egun guztietako ekimenak, orduak eta tokiak begiratzeko, hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button