MUSIKA

Bidehutsek 10. urteurrena ospatuko du Audience taldearen emanaldiarekin

Bidasoa aldeko Bidehuts plataformak hamar urte bete ditu aurten. Data garrantzitsu horren harira, kontzertu-festa ondu dute otsailaren 18an, Donostiako Le Bukowski Klubean, 20:00etatik aurrera, Audience taldearen kontzertuarekin.

Audience gernikarrak bi taldekide berrirekin arituko dira Donostian: Mariana (bateria) eta Diego (gitarra). Emanaldiaren ostean, Bidehutsi lotutako zenbait musikari diskoak jartzen arituko dira: Jupiter Jon taldeko Aida eta Joseba Irazoki, besteak beste.

Hamar urteko ibilbidean, Bidehuts ondoko musikariek osatu dute: Lisabö, Jupiter Jon, Inoren Ero Ni, Anari, Gora Japon, Mursego, Willis Drummond, Joseba Irazoki, Audience, Ekiza, Hotel, Sacco, Xabier Montoia…

Informazio gehiago: bidehuts.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button