Nontzeberri

“Urtzearen aztarna” argazki erakusketa, Donostian

Fernando Moleres (Bilbo, 1963) argazkilariak Urtzearen aztarna argazki erakusketa paratu du Donostiako Cristina Eneako Dokumentazio Zentroan, martxoaren 5era arte. Hainbat gizarte-arazoren inguruan kontzientzia kolektiboa sortzeko ahalegina da erakusketa hori.

Guztira 34 argazki, bi olana handi eta bideo-instalazio bat bildu dira. “Nire ustez, klima-aldaketaz hainbat ikuspegitatik hitz egin daiteke, eta guztiek dute funtzio bat, hau da, informazioa ematea gu ekintzara eramateko eta gizarte mailan funtzionatzeko moduan aldaketak lortzeko”, azaldu du, argazkilariak. “Komunitate zientifikoak oinarria eta informazio guztia ematen digu klima-aldaketak nora garamatzan jakiteko, eta artetik, maila bisualean, irudi ederrekin, baina desager daitekeen mundu hauskor bati buruz hitz egitean kontzientziak astintzea ere lor daiteke”.

Berotze globalak munduko bi gune berezitan uzten duen arrastoan jarri du arreta artistak. “Poloetan jarri nahi izan dut fokoa, bai artikoan, bai antartikan, klima-aldaketa gehien jasaten ari diren ekosistemak eta eremuak direlako, eta eragin handia duelako mundu osoan”.
Erakusketaren ibilbide osoan zehar, berotze horrek Artikoari eta Antartikari nola eragiten dien erakusten du artistak, izotza nola urtzen duen, harik eta erakusketak iluntasunerantz eta beltzerantz pauso bat ematen duen arte. Hala ere, Moleresek aukera ematen du baikortasun-mezu bat zabaltzeko, batez ere belaunaldi gazteenei.

Urtzearen aztarnak erakusketak zentzumenak mugitzen dituzten lanez gozatzera gonbidatzen gaitu.

Exit mobile version