ESZENA

Alferkeria existentzialaren erruz

Behibi´s Antzerki Konpainiak Trabajos De Interior izeneko lana oholtzaratuko du Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuitoaren barruan. Ekitaldia Astigarragako Erribera Kulturgunean izango da, 20:00etan hasita.

Obraren korapiloa honetan datza: “benetan nihilista den emakume bat, kabestruekin bizi dela konturatzen da, hamster gurpil batetan bezala. Alferkeria existentzialaren erruz aberetuta dagoela, mundu anitz, urduri, kaotiko eta zehaztugabe batean bizi dela. Berea zentzurik gabeko existentzia dela, estua eta estresatua. Hala, lanari ekiten dio: plastikoak eta kanaberak erabiliz instalazioak egiten ditu, bere eskeletoarekin mintzatzen da, bere aldartea eta bere kanpoko itxura uztartzen saiatzen da; pozik jartzen da, funky, konspiranoika eta patafisika… Gogaitasun existentziala bilaketa motore gisa hartuta, bizitzearen funtsezko ariketa denak emanda esploratu nahi du.”

Taldea sentimendu sortzaile baten garapen prozezuaren emaitza da, antzerkia egiteko beharrarena, alegia. Jatorrizko energia batetik abiatuta eta lan eta ahaleginez betetako ikastaldi ezberdinetatik pasa ondoren, 1992 urteaz geroztik Patricia Franco Herasen proiektu profesionala da. Pertsona bakarreko ikuskizunak sortzen ditu arte eszenikoetako profesional desberdinen lankidetzari esker. Gure lanaren inguruan eta emakume bat antzerki munduaren barruan txertatzeaz hausnartzen, emakume batentzat antzerkia egiteak zer suposatzen duen, zergatik eta zertarako egiten dugun eta ikuslegoari lana, kezka eta jakinmina nola eskaini daitekeen pensatzen…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button