ARTEA

Alain Urrutiaren lanak ikusgai daude A Coruñan

A Coruñako Museo de Arte Contemporáneo Gas Natural Fenosa (MAC) zentroak 2014 / Antes de irse. Ideas sobre la pintura izenburuko erakusketa- eta argitaratze-proiektua aurkeztu zuen iragan azaroaren 14an. Egitasmoan, hainbat artistek parte hartu dute; tartean, Alain Urrutia bilbotarrak.

David Barro da proiektuaren komisarioa, eta ondoko xedea dauka: pintura garaikidea berriz definitzeko gaitasuna erakutsi duten Estatuko, edo Estatuan bizi diren gazte artistengana gerturatzea.

Erakusketa zabalik izango da 2014ko martxoaren 30era arte, eta Urrutiak ez ezik, ondoko artistek ere parte hartu dute: Miren Doiz, Jerónimo Elespe, Philipp Fröhlich, Santiago Giralda, Laura Gonzalez Cabrera eta Guillermo Mora.

Zentroaren oharrean jasotzen denez, zazpi artistek, pintura garaikidearen zazpi joera, edo pintura hori ulertzeko zazpi modu ordezkatzen dituzte; pinturaren ostean mugitzen den pintura da, eta naturaltasunez barneratu duena, jada ez dela teknika bat, baizik eta tradizio bat; bere burua etengabe formulatzeko gaitasuna duen ideia.

Hala, erakusketan site-specific erako zenbait proiektu bildu dira, bai eta erakusketarako propio eginiko obrak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button