MUSIKA

Album berri batekin itzuli da Kerobia taldea

Hilak izeneko albumarekin itzuli da Kerobia taldea. Lan hori 2021 urtean konposatu, ekoiztu eta grabatua izan da. Zortzi abestien bidez taldeak “etorkizun baten bila lurretik irten ziren misioetako tripulatzaileen istorioa kontatzen du”.

Taldeak lan horren sorkuntza zelangoa izan den honela kontatu du: “Aurten gauza asko gertatu zaizkigu. Kerobiaren 20 urteen ospakizunean, handitu nahi izan dugun metxa bat piztu zen. Konstelazioa albumaren eta eman ditugun emanaldien ondoren, Kerobiak aurrera jarraitzen du eta lan berria aurkezten dugu, Hilak. Gainera lagun berriekin jarraituko dugu taldean: Mikel Zorrillak, Ruben Matillak eta Mikel Isabak, Eneko Requetibate, Lur Larraza eta Carlos Colinari eman diete lekukoa. Kerobiak ez du bide berri bat hasten, urte asko daramana jarraitzen du, baina esan ohi dugun bezala, inoiz ez zaizkigu bide zuzenak gustatu, edo hobe esanda, beti gorroto izan genituen norabide zuzenak”.

Lanak ere mezua gordetzen du, helburu batekin atondu baitu taldeak: “Uste dugu disko honek entzulea beste mundu batera eramango duela, eta ez da nahitaez idilikoa. Beti esan ohi dugun bezala, ahalik eta abesti ederrenak eskaini nahi ditugu, istorio bat eta irudi bat”.

Nafarroako boskoteak iragarri du martxoaren 12an hasiko duela aurkezpen bira Bilboko Kafe Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button