
Hiru kontzertu interesgarri egingo dira Sopelako La Triangu tabernan asteon: ostegunean, Donostiako Albert Cavalier eta Mungiako Lukiek arituko dira; ostiralean, Gernikako The Riff Truckers; eta, azkenik, igandean, Franz Reichelt-en show elektrikoa.
Albert Cavalier Donostiako laukote gazte eta lotsagabea da, eta garage-punk gordina jotzen du. Gipuzkoarrak Rolling Stones-en bertsioak eta 60ko eta 70eko kantuak jotzen hasi ziren lokalean, baina gero, soinu-eremu ilunagoetan murgildu ziren: psikodelia, garage-rock, surfa… The Oh Sees, Black Lips edo Palma Violets taldeen jarraitzaileak dira. Wasted and stoned single berrian bildutako kantuak aurkeztuko dituzte. Single hori Rockein! lehiaketako irabazi izanagatik lortutako sariaren emaitza da. Gipuzkoarrekin batera, Lukiek taldeak joko du: Belako bandako abeslari eta gitarra jotzaile Josuren egitasmo rockzalea da Lukiek; hirukoteak Strokes, Nirvana eta The Clash taldeetatik edaten du, besteak beste.
The Riff Truckers taldeak Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa irabazi zuen, 2010ean, Pop Rock kategorian. Gernikarrek rock, country eta blues erritmoak uztartzen dituzte. Orain arte bi disko grabatu dituzte, On route (2009) eta Healing the soul (2013). Bilborock aretoan, halaber, lan berriko kantuekin etorriko dira La Triangu aretora.
Azkenik, gogoratu igandean, Franz Reichelt-en show elektrikoa izango dela.